Genevan izan da azken orduotan Amaia Izko abokatua. Altsasuko Auzian dauden gazteetako batzuen defentsa abokatua da Izko eta Nazio Batuen Giza Eskubideen 40. Kongresuan izan da. Auziaren inguruko informazioa helarazi du bertan. Eskubide zibil eta politikoak, Espainian mehatxupean izenburua zuen jardunaldietan izan da UnescoCat-ek antolatutakoak (Centre Unesco de Catalunya).