Pedro Sanchez izanen da gaur Nafarroa Arenan

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 15a, 07:45
Maite Esporrin, Pedro Sanchez eta Maria Chivite. Arg: Agrupacion Socialista Pamplona.

Apirilaren 28ari begira jarrita daude alderdi guztiak eta aurrekanpainan murgilduta dabiltza gehienak. Nafarroa Arena pabiloian izanen da PSOEko buruzagia gaur. 

PSOEren idazkari nagusia izanen da Iruñean gaur: Pedro Sanchez Nafarroa Arena pabiloian izanen da 19:00etatik aurrera ekitaldi politiko bat eskaintzen. Nafarroatik Espainiako Kongresurako hautagaia ere izanen da bertan, Santos Cerdan eta berarekin batera hizlari ere bai Maria Chivite Nafarroako Gobernurako hautagaia,. Iruñeko alkategaia ere izanen da, Maite Esporrin eta Exekutibako kide Toni Magdalenok ere hartuko du parte. 

Aurrekanpainan murgilduta dauden honetan Iruñean izanen dira gaur PSOE eta PSNko buruzagiak. Apirilaren 28ari begira jarriko dira lehenbizi baina baita maiatzaren 26ra begira gero ere. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!