Nafarroako familiak behar ditu Chernobil Elkarteak uda honetan Ukrainiako haurrak hartzeko. Orain arte Eusko Autonomi Erkidegoan lan egin du elkarteak, baina aurreko urteetan Nafarroako zenbait familien interesa ikusita, bertan ere aritzeko erabakia hartu dute.
33 urte pasa dira Txernobilgo hondamendi nuklearretik eta oraindik ere zonaldea ordaintzen ari da gertatutakoa. Munduko Osasun Erakundeak gomendatzen duenez, urtero, 40 egunez atera behar dute zonaldetik osasuntsu izateko.