Iruñeko udal solasaldian, EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko kide Antso Fernandez eta Ezkerrako zinegotzi Edurne Egino Labriteko pasarelaz eta Redin y Cruzat jauregiaz eztabaidan. Musikaren atalean, Alicia Torrea nazioarteko pianista. Lakabe herriaz aritu gara bertako seme Arkaitz Leonekin eta Ane Eslava kazetariarekin.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!