Perthesa duten familien elkartearen aldeko ekimen solidarioa eginen da igandean Arbizun

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 13a, 17:26

Oihan eta Oihaneren ama dira Irantzu Osinaga eta Estitxu Ruiz. Perthes gaixotasun arraroa dute haien seme eta alabak. Irrintzi Plazan azaldu digute haien esperientzia.

Martxoaren 17an, igandean, bi jarduera solidario eginen dira Arbizun. Zumbathoia 11:00etan; eta hasi aurretik, Arbizuko haur lasterketa solidarioa antolatu dute, goizeko 10:00etan. Zure izenean korrika lelopean. 1,2 km-ko proba herrikoia izango da, kiroldegian hasi eta despedituko dena, Perthesa duten familien elkartearen aldekoa. Izan ere, Perthes gaitza duten umeek korrika aritzeko debekua dute, eta horregatik, lasterketa honetan adin guztietako korrikalariek dortsalean perthesadun umeen izenak eramango dituzte, haien ordez korrika egiteko. Dortsalak 3 euroko balioa du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!