Nafarroako Gobernuak 5 milioi euro inbertitu ditu etxebizitza parke publikoa zaharberritzeko

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 13a, 17:16

Arrotxapean, Barañain eta Burlatan etxebizitza sozialak sustatzeko plana aurkeztu du gobernuak.

Arrotxapean, Barañain eta Burlatan etxebizitza sozialak sustatzeko plana izanen da. Inbertsioa eginen du gobernuak, 5 milioi eurokoa, hasteko 87 etxebizitza eraberritzeko. 

Alokatzeko etxebizitza parke publikoan sartuko dituzte eta Nasuvinsak kudeatuko ditu. Eraikinik zaharrenak eta narriatuenak zaharberrituko dituztela nabarmendu du Ana Ollo kontseilariak.

Arrotxapean 20 etxebizitza izanen dira eraberrituko dituztenak; 38, Burlatan eta 29, Barañainen. Obrak apirilean esleitu nahi dituzte eta zabalik da enpresentzako aukera euren proposamenak aurkezteko. Guztira Nafarroako Gobernuak bere ondarean 1.145 etxebizitzaren alokairua kudeatzen du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!