Espainiako Auzitegi Nazionalera bidaliko ditu ‘CAN auziko’ ikerketa batzordearen ondorioak laukoak

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 13a, 16:34

Laukoaren esanetan, Enrique Goñi eta UPNko kideen "erabaki estrategiko kaskarrak" azalerazi ditu ikerketa batzordeak.

Nafarroako Gobernuak parlamentuko mahaiari eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalera bidaltzeko ikerketa batzordeko ondorioak.

Laukoak bat egin du ondorioetan: Nafarroako Kutxaren desagertzearen ardura kudeatzaileena izan da, baina baita ikuskatzaileena ere. Alegia, Enrique Goñiren kudeaketarena eta ikuskatu ez zuten UPNren karguena. Eta are gehiago nabarmendu dute ondorio horietan. Diote, CANek bakardadean aurrera egin balu, ez litzatekeela finantza entitate galdutzat joko orain.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!