Sayas eta Adanero UPNren Kongresurako hautagaiak eta Catalan Senaturako

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 13a, 13:07
Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas eserita, zutik, Javier Esparza.

Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero UPNko parlamentariek euren buruak aurkeztuko dituzte alderdi erregionalistako primarietara Diputatuen Kongresura aurkezteko. Alberto Catalanen hautagaitza izanen da Senaturako. 

UPN ere hasi da Madrilera begira Diputatuen Kongresurako eta Senaturako hautagaitzak aurkezten. Primaiertara aurkeztuko dira Sergio Sayas eta Carlos Garcia Adanero Kongresura hautagai gisara eta Senatura bidean Alberto Catalan jarri da. Martxoaren 17an, alegia, igandean izanen dituzte UPN alderdian primariak eta bertan erabakiko da Navarra Suma koalizioaren barruan nork osatuko duten zerrenda. 

Atzo bertan Ciudadanosekin erdietsitako akordioaren arabera UPNk izanen dira lehenengo, bigarren, hirugarren eta bosgarren postuak eta suplenteen artean bereak izanen dira lehenengoa eta hirugarrena. Senatura bidean bi hautagai aurkeztu beharko lituzte eta beste bi suplente ere bai. Kongresurako hirugarren postua PPrentzat gordu du UPNk. 

Kongresurako hautagaitza osatzeko hauexek dira hautagaiak: Sergio Sayas Lopez, Eleonora Mihaylova Stamboliyska, Ana Maria Ruiz de Arriba, Maria ISabel Echave Blanco eta Carlos Garcia Adanero. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!