Gaur bezalako egun batean duela hamabost urte hil zuten Angel Berrueta okinaz mintzatu gara Leire Martinez senidearekin. Parlamentarien solasaldian, hauteskundeen aurreko koalizioez aritu gara Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Orain Bai taldeko Laura Perez legebiltzarkideekin. Zientzia, teknologia eta frikismoa mintzagai Aitor Zandueta Makilakixki gure adiskideak. Nazioarteko atalean, Venezuelaz hitz egin dugu Lur Gil kazetariarekin. Saioari errematea literaturarekin Fermin eta Leire Erbitiren eskutik.