IrriSarri Land parkeak martxoaren 16an emanen dio hasiera denboraldi berriari

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 13a, 08:15

Aurtengo berrikuntza nagusia “disc golf” kirol modaliatean aritzeko zelaia da, homologazioa duen Euskal Herriko lehena eta Estatu mailan hirugarrena.

Martxoaren 16an, larunbatarekin, emango dio hasiera Irrisarri Land parkeak bere seigarren denboraldiari, indarrak berrituta, ohiko filosofiarekin eta hainbat berrikuntzarekin. Ostatu hartuko duten pertsonentzat martxoaren 15ean zabalduko dira ateak. 2014an parkeak Estatuko tirolinarik luzeena eraikitzearen aldeko apustua egin zuen, 900 metrokoa hain zuzen ere, eta horri esker, abentura parkea erreferente bilakatu zen. Gaur egun, Irrisarri Land-ek bere 75 hektareako ingurunean berrikuntzak txertatzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, bezeroek abenturaz eta naturaz gozatzeko aukera paregabea izaten jarrai dezaten. 6. denboraldia gaur aurkeztu dute Marilo Carrillo parkeko zuendariak, Joxe Elgorriaga gerenteak eta Mikel Ibarrola taldeen arduradunak.

Aurtengo denboraldiko berrikuntza nagusia Euskal Herriko lehen “disc golf” zelai homologatuaren irekiera da. Honekin, IrriSarri aitzindaria da beste behin, eta gero eta jarraitzailegehiago dituen kirol honetaz gozatzeko aukera eskainiko die parkeko erabiltzaileei: disko hegalariaeskuarekin jaurtiz, golfeko jokalariek bezala, zirkuitu bat osatzea izaten da helburua. Estatu mailakohirugarren “disc golf” zelaia da IrriSarrin eraiki dena. Oviedon (Asturias) eta Mijasen (Andaluzia)daude beste biak. Joko-zelaiak 18 zulo (saski) ditu, eta banatuta daude parkeko partzelaezberdinetan; azken zulora, adibidez, 140 metroko distantziatik bota behar da diskoa. “Disc golf”zelaiak golfeko zelai baten antza handia du, eta Euskadisc Golf etxeak diseinatua eta sortua izan da.

Apirilaren 6an izango da irekiera, Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza zuzendari nagusiaren eskutik, eta harena izango da lehen jaurtiketa egiteko ohorea. “Disc golf” kirolak bete-betean egiten du bat naturarekin, eta jokoan aritzeko behar den teknika erabat inklusiboa da, adin guztietako pertsonentzat egokia. Kirol honek sona handia du Europa iparraldeko herrialdeetan, Finlandian esaterako, eta Estatu Batuetan ere bai. Gure inguruan ere geroz eta jarraitzaile gehiago ditu.

Aipatutako joko-zelaiaz gain, IrriSarri Land-ek beste hainbat berrikuntza ere izango ditu aurtengo denboraldian:

Besarkaden basoa: ikaztegiaren eta tirolinen inguruan dagoen hamar akaziako baso hau shirin yoku filosofian oinarritua dago. Japonian du jatorria pentsaera horrek, eta pertsonen ongizatea bilatzekobidean garrantzia handia ematen dio naturarekin harremana izateari. Itziar Mikelperizena artistakmargotu ditu zuhaitzak, eta berrikuntza honek basoaren energia ezagutzera eta elkarbanatzeragonbidatu nahi ditu parkearen erabiltzaileak.

Rokodromoak taldeentzat (estalia eta kanpoaldean): IrriSarri Land-ek eskalada egiteko aukera eskainiko du aurtengo denboralditik aurrera. Batetik, instalakuntza estalietan 2,5 metroko altuera eta 15 metroko zabalera duen rokodromoa eraiki da, haur zein helduek arnesik gabe goza dezaten. Egun

euritsuetan gozatzen jarraitzeko aukera aparta da, Jolastoki deituriko 1.000m2-ko instalakuntzetan kokatua dagoen pareta. Bestalde, kanpoaldean 3,75 metroko zabalera eta 5 metroko altuera duten bi panel bertikal ezarri dira, eta bakoitzak bina bide dituzte; hauetan eskalatzeko derrigorrezkoa da arnesa erabiltzea. IrriSarri Land-ek eskuragarri ditu eskola eta udalekuentzat arnesak eta segurtasunerako ekipamendua. Bi rokodromoak Hormaclimb enpresak egin ditu.

Berrikuntzak Bike Park-ean: IrriSarri Land parkeak Bike-aren aldeko apustua egiten jarraitzen du. Aurten Pump Track zirkuitua irekiko da, eta bertan, erabiltzaileek bizikletaren gainean gorputzaren inertzien teknika trebatzeko aukera izango dute. Instalakuntza berri honek 120 metroko ibilbidea du.

Bestalde, Bike esperientzia hobetzen jarraitzeko xedearekin, parkeak Commencal markako 6 bizikleta berri jarriko ditu erabiltzaileen eskura. Dendetan eskuratu ezin diren bizikleta hauek probatzeko aukera aparta da. Aipaturiko berrikuntzak erabiltzaileen eskura egongo dira pareka ireki orduko, eta apirilean, bi espacio berri zabalduko dira: bolatokia eta minigolfa, Jolastokiko instalakuntzen ondoan.

Bestalde, gastronomiak lan-ildo garrantzitsua izaten jarraitzen du Irrisarri Land-entzat. Teresa Gil chef-aren gidaritzapean, Palacio de Yrisarri jatetxeak etxeko eta garaiko produktuetan oinarritutako karta eskaintzen jarraitzen du: Nafarroako barazkiak eta haragia, arraina eta postreak. La Taberna Jolastoki-ren eskaintza nagusia, berriz, parrillan oinarrituko da, eta Mirador de Yrisarri-n era guztietako ospakizunak egingo dira, 300 pertsona hartzeko aukera eskainiz: ezkontzak, enpresetako ekimenak,...

Ostatu zerbitzuei dagokionez, orain arteko eskaintza Yrisarri Jauregiak, Non Stop Inn youth hostel-ak eta Basajaun Basoko hamabi bordek osatu dute; denboraldi honetan, lau borda berri inauguratuko dira, eta horietatik bik gran deluxe kategoria izango dute. Azken hauek, deluxe bordek duten ohiko ekipamenduaz (aire egokitua, bainu-gela osoa, sukaldea, egongela-jangela, terraza, aparkaleku pribatua eta doako WIFI zerbitzua) eta ikuspegi panoramikoaz gain, hidromasajea ere badute. Uztailetik aurrera egongo dira erabilgarri.

Udalekuetan izena emateko epea zabalik

Taldeentzako jarduerei dagokionez, Basajaun Udalekuetan izena emateko epea zabalik dela ohartarazi nahi dugu. Udaleko tematikoetan bost modalitatetan banatzen da eskaintza: pintura, sukaldaritza, kaleko dantzak, bike-a eta askotariko ekintzak. Iaz, Bike eta Kaleko dantzen udalekuetan apuntatu zen haur gehien, askotariko ekintzen udalekuaren atzetik.

Egutegia

Aurtengo denboraldiaren egutegiari dagokionez, IrriSarri Land zabalik egongo da asteburu guztietan. Goi denboraldian, Aste Santuak -apirilaren 13tik maiatzaren 5era- eta udan -ekainaren 24tik irailaren 8ra- parkea egunero egongo da zabalik.

Aldez aurretik erreserba egin nahi duten taldeentzat (ikastetxeak, APYMAS, enpresak…), parkea egunero egongo da irekita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!