Bel Pozueta: "Azken bi urteotan injustizia guztien aurka borrokatzen ikasi dut, eta sufrimenduak borrokarako grina piztu dit"

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 13a, 07:42

Altsasuko Gurasoen bozeramalea izan den Bel Pozueta izanen da hauteskunde orokorretarako EH Bilduko zerrendaburua. Publiko egin du bere hautagaitza arratsaldean.

Senatura ez bezala, diputatuen kongresura aldaketaren zerrenda bateratua aurkezteko aukera ia baztertuta dagoela ematen du. EH Bilduk Bel Pozueta, Altsasuko gazteetako baten ama eta hezkuntza arloko langilea, hautatu du, apirilaren 28ko hauteskundeetan beren zerrendaburua izateko. Altsasu Gurasoak taldeko bozeramailetza utziko du Pozuetak.

Ostegun eta ostiralean eginen du EH Bilduk zerrendak osatzeko barne prozesua, proposamenen bozkaketarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!