Hamabost urte beteko dira bihar Espainiako Polizia batek tiroz hil zuela Donibane auzoko okina, Angel Berrueta. Aurretik poliziaren emaztearekin izan zuen eztabaida okinak. Madrilgo atentatuak ETAk egina zirela uste zen lehen ordu haietan eta ETA gaitzesteko kartela okindegian jartzeko galdegin zion. Halakorik egiteko asmorik ez zuelako eman zion tiro kalez jantzitako poliziak. Martxoaren 13an izanen da urtemuga eta Donibane auzoan gogoan izanen dute Berrueta.
Martin Azpilukueta kalean eginen diote omenaldia 20:00etatik hasita, okindegia zuen tokian bertan. Dokumental bat ere emanen duela hamabost urte bizitakoaz: "13M. Atocha, El Pozo, Santa Eugenia... Donibane". Dokumental hori ikusi ahal izanen da gaur, martxoak 12, lehenbizi 18:00etan Zizurko Esparru gaztetxean eta gero 19:30etan Zabaldin.