Metropoli Forala 2019-03-12

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 12a, 12:20

UPN, Ciudadanos eta PP alderdiak elkarrekin aurkeztuko dira hauteskundeetara. Eskuineko koalizioaren erradiografia egin digute Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez eta Berriako Joxerra Senar kazetariek. Inguruko soroak kolorez aldatzen hasiak dira. Zuhaitzetako hostoak adarretan azaltzen hasiak dira. Maialen Chantre ingurumen adituarekin ate joka dugun urtaro berriaz, udaberriaren zikloaz mintzatu gara. Gaurkotasunaren errepasoa Santi Leone librepentsalariak Dekalogoan. Osasunak Malagan irabazi zuen partiduaren analisia egin dugu partiduaren azken zatian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!