Terrorismoaren biktimen oroimenez kontzertua antolatu du gobernuak

Euskalerria Irratia 2019ko martxoaren 5a

Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Egunaren bezperan, martxoaren 10ean, eginen du ekitaldia gobernuak. Fernando Remacha Auditorioan izanen da 19:00etan eta sarrera doanekoa izanen da aretoa bete arte. 

Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, igandean kontzertua antolatu du terrorismoaren biktimen oroimenez, martxoaren 11n Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Europako Eguna dela-eta. Sarrera doakoa da, baina aurretik jaso behar da.

Kontzertua Musikaren Hiriko Fernando Remacha Auditorioan izango da, Iruñean, 19:00etan. Gonbidapenak martxoaren 9ra arte jaso daitezke 18:00etatik 20:00etarako tartean, Musikaren Hirian bertan (Antonio Pérez Goyena pasealekua, Mendebaldea).

In Tempore Abesbatzak, Ekko Ensemble musika-taldearekin batera, Kim André Arnesenen “The Wound in the Water” obra eskainiko du (Zauria uretan). Emanaldian, abesbatza zuzentzen Carlos Etxeberria Alonso arituko da, eta Andrea Jiménez sopranoa ere bai bakarlari gisa.

Martxoaren 11n Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Europako Eguna egiten da aspalditik. Europak egutegian egun bat jarri nahi izan du terrorismoaren biktimei eta haien senitartekoei babesa eta elkartasuna eskaintzeko. Modu horretan, Nafarroako Gobernuak bat egin du oroitzapenarekin, indarkeria terrorista behin eta berriz salatuaz eta egungo gizarteari eta etorkizuneko belaunaldiei memorian oinarritutako errespetu eta bizikidetzaren mezu bat helaraziaz, ekintza terroristak bezalako gertaera krudelak berriro gerta ez daitezen.

Kontzentrazioa martxoaren 11n

Kontzertuaz gain, martxoaren 11n bertan, Nafarroako Gobernuak kontzentrazio instituzionala egingo du Nafarroako Jauregiko atearen aurrean, terrorismoaren biktimen alde minutu bateko isilunea egiteko, 2016az geroztik egiten den moduan.

Cartel del concierto.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!