Elizaren baitan izandako eraso sexualak ikertzeko eskatu dio Ahal Duguk parlamentuari

Euskalerria Irratia 2019ko martxoaren 4a

Arretarako telefono zenbaki espezifiko bat jarri dezatela eskatu dute modu horretan aholkularitza eskaintzen ahal zaie biktimei. 

Mikel Buil Ahal Duguko zerrendaburuak datozen foru hauteskundeetarako eskatu du heldu den legealdirako parlamentuak sortu dezala ikerketa batzorde bat Elizaren baitan gertatu diren eraso sexualak ikertu ahal izateko. "Salaketak, kasu berrien informazioa eta testigantza berriak azaltzen ari dira eta horiei arreta eskaini behar zaie", azaldu du. Hiru ekimen parlamentario eramanen ditu Ahal Duguk aurrera gai horrekin: "Biktimak izan direnak babestuak sentitu daitezen eta jakin dezaten nora jo dezaketen laguntza eske". 

Alde batetik, telefono zenbaki espezifiko bat jartzeko aukeraz hitz egiten du Ahal Duguk. Biktimei aholkularitza eman ahal izateko, entzuna izan dadin eta Nafarroan jakin dadin zenbat abusu kasu gertatu diren Elizaren baitan. Bestetik, Gobernuak gai horren inguruan izan dezakeen informazioa helarazi dezala ere eskatuko dute eta ikerketa batzorde bat zabaltzea ere eskatuko dute heldu den legegintzarako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!