Aliantzan, eskutik helduta joanen dira hauteskunde orokorretara eta foru hauteskundeetara UPN eta PP. Hala erabaki dute. UPNren Kontseilu Politikoan botoen %72 izan zen elkarrekin joateraren aldeko eta hala eginen dute. Javier Esparza UPNren presidenteak azaldu duenez, «testuinguru konplexu bati» aurre egiteko batu dira: «Katalan eta euskal nazionalistei aurre egiteko».