Imanol Pascual Ariz orain dela 37 urte Iruñean jaio zen, eta egun Tuteran bizi da. ELAren egituran 2005ean sartu zen: Zerbitzu Juridikoetako abokatua, Azterketa Bulegoaren teknikaria, Gizalan-Zerbitzu Publikoetako zein Nafarroako Nagoziazio Kolektiboaren arduraduna (azken hau 2016tik hona). Imanol Pascual Zuzenbidearen eta Enpresetako Zuzendaritza eta Administrazioaren lizentziaduna da (NUP), eta ELAren Nazio Batzordearen kidea da.