Aldaketa ezkerrik indartzeko aurkeztuko da Izquierda-Ezkerra hauteskundeetara

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 1a, 13:37

Hirugarren aldiz Nafarroako Ezker Batua eta Batzarre elkarrekin aurkeztuko dira foru eta udal hauteskundeetara. Aldaketa ezkerretik sendotzeko asmoarekin azaltzen da Izquierda Ezkerra . Lau urte hauetan Nafarroan eta hainbat herrietan emandako aurrerapausoak balorean jarriz, ezkerraren ikuspuntutik indar gehiago izatera dei egiten du koalizioak.

Zenbait gizarte esparrutan egon daitekeen haserrea edo nekea ulertu arren, jarrera abstentzionistak albo batera uztea dei egin du Izquierda Ezkerrak, gerta daitekeen atzeraldi sozialari erantzuteko.

Marisa de Simon, egungo parlamentaria, izanen da Nafarroako zerrendaburua, Edurne Egino Iruñerako eta Eneko Larrarte, Tuterako alkate izaten jarraitzeko borrokatuko du.

De Simonek argi du Izquierda Ezkerra gogotsu, leialtasunez eta helburu argiekin aritu dela legegintzaldi honetan. Onartu du Abiadura Handiko Trena, Banka Publikoan edo ta erlijioaren presentziaz hezkuntzak desberdintasunak izan direla, bainan beti ere, aldaketak aurrera egin zezala lehenetsi dela. Datozen legegintzaldirako indar gehiago izatea espero dute, ezkerreko politikei sakontasun gehiago emateko eta aldaketa gelditzeko egon daitezkeen tentazioei eusteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!