Nahigabetuta hitz egin dute Maria Solana Hezkuntza kontseilariak eta Roberto Perez Elorza zuzendariak. LOMCE legea bertan behera uzteko egindako ahalegin guztiak ez direlako baliagarriak izanen Espainiako Gobernua disolbatzearekin batera.
LOMCE lege murriztaileari aurre egiteko proposamenak biltzen zituen proiektu berriak. LOMCE ez bezala, oraingoan erkidegoetako parte hartzearekin landutakoa izan da.
Hezkuntzak itun sendoa behar du, erreferentziazkoa izanen den lege egonkor bat aldaketarik jasan beharko ez dituena. Hori nabarmendu du Perez Elorzak. Hezkuntza sistema osoak segurtasuna izan dezan eta oinarri bat gidatuko duena.
Lantzen ari ziren hezkuntza proiektu horretara Nafarroak hainbat proposamen eginak zituen: hezkidetza eta berdintasun arlokoak, ekitateaz, Lanbide Heziketaren balioaz, eleaniztasunaz, arlo emozionalaz, behar bereziak dituzten ikasleez, erlijioari buruzkoa edota unibertsitaterako sarbide probena.