Marka guztiak hautsi dituen otsail lehorraz aritu gara AEMET Nafarroako Pello Oria meteorologoarekin eta Arnaitz Fernandez etxe honetako eguraldi mutilarekin. Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskalduna. Martxoaren 3an ospatuko da Metropoli Foraleko karriketan. Aste honetan, dantza, musika, antzerkia eta bertsolaritza uztartzen dituen ikusgarri honen inguruko serie berezia aireratu dugu. Gaur, antolatzaile bi elkarrizketatu ditugu: Oier Zuñiga aktorea eta Ihitz Iriart kantaria. Botika bat. Bizitzeko modu bat. Zoriontsu sentitzeko bidea. Zer da ibuprofenoa? Angel Erro poetak eman digu errezeta.