Unibertsitatera sartzeko frogak ekainaren 4, 5 eta 6an eginen dira

Euskalerria Irratia 2019ko mar. 1a, 12:28

Lanbide Heziketa, Arte Plastiko eta Diseinua eta Kirol Irakaskuntza zikloetako sarrera probetan izen emateko epea astelehenean hasiko da.

Hezkuntza Departamentuak 2018-2019 ikasturtearen Batxilergoko ebaluazioa egiteko jarraibideak onartu eta argitaratu ditu. Azterketak ekainaren 4, 5 eta 6an eginen dira deialdi arruntean, eta ekainaren 26, 27 eta 28an deialdi berezia. Ikasleek froga horiek gauzatzeko izen-ematea ikasketak bukatu dituzten ikastetxearen bitartez eginen dute.

Zikloetan sartzeko probak

Hezkuntza Departamentuak 2019an Lanbide Heziketa, Arte Plastiko eta Diseinua nahiz Kirol Irakaskuntza zikloetan sartzeko proba-deialdia argitaratu du. Ikasketa horiek egin nahi, baina baldintza akademikoak betetzen ez dituztenek, sarbide-probak izena eman dezakete martxoaren 4tik 13ra bitartean.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den moduan, izen-ematea Lanbide Heziketako ikasketak eskaintzen diren edozein ikastetxeetan egin ahal izango da, edo modu telematikoan www.navarra.es atariaren bitartez. Erdi Mailako zikloetarako sarbide-azterketak maiatzaren 21ean egingo dira, eta maiatzaren 22 eta 23an, berriz, Goi Mailako zikloetakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!