Altsasuko auzia gertutik ezagutzeko aukera izanen dute gaur zenbait dipùtatuk. Preso dauden Altsasuko gazteak bisitatuko dituzte Zaballako espetxean. Han izanen dira besteak beste: Marian Beitialarrangoitia (EH Bildu), Joseba Agirretxe (EAJ), Gabriel Rufian (ERC), Marta Sibina ( En Comun Podem) eta Alexandra Fernandez (En Marea) diputatuak.