Mendetasunean itxaron zerrenda ezabatu dute azken lau urteotan

Euskalerria Irratia 2019ko martxoaren 1a

>4.000 pertsona gehiago artatu dituzte eta itxaron zerrendan 3.000 pertsona gutxiago daude. Mendetasunaren Behatokiak emandako datuak dira. 

Ia erabatekoa da mendetasunean dauden pertsonei eskaintzen zaien arreta. Alegia, itxaron zerrendak azken lau urtean ia erabat ezabatu dira: 4.000 herritar gehiago artatu dituzte eta 3.000 lagun gutxiago daude zain. Egunerokoan sortzen diren kasu berriek osatzen dute orain zerrenda hori eta ia ez dago zain egon beharrik Mendekotasunaren Behatokiaren datuen arabera. 

2015ean mendekotasunean "gehiegizko trabak" zeuden itxaron zerrendetan: urte hartako abenduan 9.036 pertsona mendekotasunen batekin zeuden artatuak, 421 pertsona zeuden balorazioaren zain eta 4.368 errekonozituak dituzten mendekotasunak baina jasotzeko zain daudenak dira. Data berean baina 2018an egoera bestelakoa izan zen: 13.668 pertsona izan ziren arreta jaso zutenak, 453 izan ziren zain zeudenak balorazio baterako eta 1.465 daude aitortuak mendekotasunen batekin. 

Arretaren zain hiltzen dira egunero 80 pertsona mendekotasunarekinn Espainian

Mendekotasunaren Behatokiak Espainia mailako datuak eman ditu. Oro har jasotzen du 60.000 pertsona gutxiago daudela itxaron zerrendetan baina beste datu bat oraindik ere oso kezkagarria da: mendekotasunen bat duten 80 pertsona hiltzen dira egunero babesen baten zain daudelarik. 250.037 pertsona dira mendekotasuna aitortua dutenak eta zerbitzu edo prestazioen zain daudenak. Horietatk %60 Katalunian eta Andaluzian bizi dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!