Hirugarrengoan ezta ere, goi tentsioko sare elektrikoa pairatuko duten herri eta udalerrietako hautetsiek, ez dute jadanik bitan gelditutako proiektuaren bermoldaketa onartuko. Berriz ere elkartu dira, pasa den astean, Gobernu Delegazioak irekitako proiektuaren tramitazioari erantzuteko. Gezurrak eta indefentsioa salatu dute. Red Electrica Españolak, herriz herri informazio eta parte hartze prozesu bat zabaldu duela esan badu ere, hiru bilera txiki izan direla salatu dute, non soilik 5 pertsonek parte hartu duten.
Gogoratu dute, egun Castejondik Itxasoraino proposatutako sareak ez duela justifikaziorik eta Nafarroako zein Gipuzkoako 220 udal batzen kontrako bozka jaso zuela. Berriz ere mobilizatuko dira, herriz herri, proiektu berri honen kontra adierazpenak onartzeko. Beren herriak eta inguruak baldintzatuko eta nabarmenki aldatuko dituen autobide elektriko hau gelditzeko.