Gizon eta emakumeen arteko arrakala, ikasketak hautatu eta ibilbide profesionala erabakitzerako orduan ere somatzen da. Zientziak gizonezkoendako, zaintzak, irakasketak eta zerbitzuak emakumezkoendako. Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere somatzen da arrakala. Ingenieritzetan, soilik ikasleen %22a dira emakumezkoak, are baxuagoa zehazki Ingenieritza industriala eta telekomunikaziokoetan begiratzen badugu, hemen %15a dira emakumeak. Egoera honi buelta emateko, Emakume zientzilarien katedra sortu da, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.
Emakumezkoak zientzia eta industria sektoreetatik kanpo geratzeak eragin zuzenda du Nafarroa bezalako herrialde industrializatuan. Sektore horretan daude soldatarik altuenak egun eta horrek noski gizonezkoek eta emakumezkoek irabazten dutenaren arrakala zabalago izatea suposatzen du.
Emakume zientzilarien katedrak, neska gazteen artean zientziarekiko grina pizteko helburua du, ikastaroak, eskola eta institutoetan solasaldiak, erakusketak…bultzatuko dira.