Plasma aferesi emaileak gero eta gehiago dira Nafarroan baina gehiagoren beharra dagoela ohartarazteko kanpaina jarriko dute martxan Adonak eta Nafarroako Odol eta Ehun Bankuak. Helburua da 500 emaile gehiago gehitzea eta hala 2019an 2000 izan daitezela ohiko plasma aferesi emaileak. Berezitasun bat du plasma aferesi emaile izateak. Ohi bezala odol emateaz haratago, donazioa egiterako unean aparailu batek bereizi egiten ditu odolaren osagaiak eta behar dituenak baino ez ditu hartzen. Ordubeteko tartea behar da halako doaintza egiteko. Beharrezkoak dira halakoak herritarren sektore espezifiko batzuentzat: gaixotasun arraroak dituztenentzat, gaixotasun larri autoinmuneentzat eta trasplantea izan duten herritarrentzat.
Plasma aferesia emateko gakoak
Aparailu baten bidez egiten da plasma aferesiaren donazioa: aparailu horrek odolaren osagaiak identifikatu eta bereizi egiten ditu, hala, beharrezkoak dituenak baino ez ditu hartuko. Ohiko odol emate tokietan egiten da plasma aferesiaren doaintza ere baina prozesua luzeagoa izaten da, ordubeteko iraupenarekin. Ohiko eta emale fidelak izan behar dute plasma aferesiaren emaleak, gutxienez bost donazio eginak izan behar dituzte, zain egokia izatea eta 55 kilo baino gehiago pisatzea dira baldintzak.
Bikoiztu egin dira plasma aferesiaren donazioak
Iazko datuak publiko egin dituzte Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko kideek: 1.428 donazio izan ziren iaz plasma aferesiarenak, alegia, 2017an izandakoen bikoitza. Emailetza gehienak Iruñean egin ziren 1.58 eta 370 Tuteran egin ziren. Kasu gehienetan emaileak gizonezkoak izan ziren 1.422 eta 6 emakumeak. Emakumeen kolektiboa errekuperatzea da kanpaina honen xedeetako bat.