Atzoko 4.30tan piztu zen sua Goizuetako mendietan, zonalde isolatu batean, haraino iristeko errepide eta bide handirik gabe. Oronoz, Leitza eta Cordovillako suhiltzaileak izan ziren bertan egun guztian lanean, 5 kamioi eta Nafarroako Gobernuko bi helikpteroen laguntzarekin. Eguerdi aldean, eta sua oraindik ere kontrolik gabe zegoelarik, Estatuko Ur-Hegazkinaren laguntza eskatu zen. Añarbeko lakutik ura hartu eta hainbat deskarga egin zituen zonaldean. Gaur gaueko 1:30 tan itzali da erabat sua.