Greba deialdiari eutsiko dio medikuen sindikatuak

Euskalerria Irratia 2019ko otsailaren 27a

Aste honetako ostegun eta ostiralean deitu ditu sindikatu medikuak lanuzteak. Atzo Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuarekin bilera izan eta gero egin zuten deialdia, aurkeztu zitzaien akordio dokumentuari ezetz esanda. Soldaten igoera, kontsultetarako denbora gehiago eta lan baldintzetan hobekuntzak eskatzen dituzte medikuek.

Osasun Departamentuaren proposamenak plantillen hazkundea planteatzen zuen, hain zuzen lanorduak gutxitu eta kontsultetarako denbora luzatu zedin. Ez ohiko lanengatik jasoko duten ordaina ere igotzen du proposamenak, batez ere itxaron zerrendak gutxitzeko ordu extrak sartu behar direnean jasotzekoak. Soldata igoeran, eskumenik ez du Osasun departamentuak. Medikuen sindikatuaren esanetan, proposamen hau aurrerapausua bada ere, oraindik ere beren nahietatik urrun dagoela diote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!