Saioaren sarreran lan munduari erreparatu diogu. Navarpluma lantegiaren egoeraz mintzatu gara Maria Balda sindikalistarekin. Gaurkotasun politikoaz hitz egin dugu Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Gara berripapereko Martxelo Diaz kazetariekin. Hedoi Etxarte idazle eta liburu saltzaileari hitz bat proposatzen diogu etortzen den bakoitzean. Inauteri giroan murgildurik gauden honetan 'maskara' hitza izan dugu aztergai. Iruinkokoa, Iruñeko inauteri euskaldunaz atal berria egin dugu. Gaurko protagonistak, idazleak.