Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Jokin Castiella eta EH Bilduko Bakartxo Ruiz Espainiako hauteskundeez eta Nafarroako Kutxaren ikerketa batzordeaz aritu dira. Emakumeek egiten duten laneko eta etxeko zaintzari buruz hitz egin dugu Miren Epalza NUPeko irakasle eta ekintzaile feministarekin. Musika eta botere politikoa aztergai ditu Atlantiko Beltza zikloak. Horren berri eman digu Eñaut Egiluz musikariak.