Bi ordu gutxienez ez al dugu merezi?, galdera horrekin ekinen du ELA sindikatuak kanpaina berri bat. Ikusarazi nahi du adinekoen zentroetan zaintza eskaintzen dieten langileek zer nolako lan baldintzak izaten dituzten eta zer nolako zaintza jasotzen duten erabiltzaileek.
Bi dira kezka nagusiak:
- Batetik, langileen egoera. Emakumezkoak dira gehienak, lan zama handia dute, soldata txikiak eta gero eta adineko jende gehiagori eman behar izaten diete arreta egunero.
- Bestetik, zaintza behar duten erabiltzaileena. Eguneko 88 minutu baino ez dituzte zaintza eskaintzen dien pertsonarekin egoteko.
Ikerketa lana egin du ELA sindikatuak. Nafarroan dauden 70 adinekoen zentroetako egoera zein den aztertuta eta 3.500 zaintza-langileena ikertu ditu. Ondorio argietara iritsi dira: lan-baldintzak duindu egin behar zaizkie eta erabiltzaileek dagokien arreta eskaini.
|
HERRIALDEA |
EGUNGO EGOERA Zaintza denbora/ pertsonako |
GUTXIENGO ALDARRIKAPENA
|
|
NAFARROA |
88 min/eguneko |
% 41 gehikuntza |
|
EGOILIARRA 2 ORDUZ (120 min) EGUNEAN GUTXIENEZ ZAINDUA IZATEA |
||
Adinekoen zentroak oso desberdinak dira euren artean baina egoera prekarioa orokortua dago. Zaintzaileak adinez aurrera doazen emakumeak dira, mila euroko soldatak izatera ere iristen ez direnak eta gero eta lan zama handiagoa dutenak, besteak beste, gero eta adineko jende gehiago dagoelako eta gero eta gehiago direlako mendekotasuna dutenak.
|
KATEGORIA |
GUTXIENEKO ALDARRIKAPENA |
|
ZAINTZAILEA |
2 ordu pertsonako egunean |
|
ERIZAINA |
Eguneko 24 orduetan |
|
GARBITZAILEA |
% 53a gehitzea |
|
SUKALDARIA |
Bat 50 egoiliarrentzat |
Kanpaina jarri dute martxan: egoera salatu, egoera zuzendu eta baldintzak hobetzea dute xede.