Greba feminista

'Oneka', emakume pentsionisten eskubideak defendatzeko plataforma

Euskalerria Irratia 2019ko ots. 6a, 13:32

Euskal emakume pentsionisten plataforma, Oneka sortu dute emakume adinduek. 

Emakume eta pentsionista. Profilari begiratuta, prekarietatea ageri da nagusi. Gizonek baino pentsio txikiagoak dituzte, arrakala handia da eta emakume asko pobrezian bizitzera kondenatuak daude. Izan ere, nahiz eta bizi osoan lan egin, kotizazio txikiak edo gabe aritu dira. 

Euren egoera eta ezaugarriak plazaratu nahi dituzte. Gizonezkoekin ari dira borroka berean, baina, euren berezitasuna agerian utzi nahi dute. Onekak, euskal emakume pentsionisten plataformak Euskal Herrian izanen du lan esparrua.

Elkarrekin bidea egitearen alde azaldu dira. Bide horretan, Martxoaren 8an Mugimendu Feministak eginen duen grebarekin bat eginen dute, agerian gera dadin emakume askok egunerokoan egiten duten lana egin gabe geratzen bada zer hutsune geratzen den.

Gizarte orekatu, bidezko, etorkizuneko ikuspegia duena eraikitzeko sortu da Oneka, Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!