Azken lau urtean %57 hazi da mendekotasuna duten eta prestazio edo zerbitzuren bat jasotzen duten herritarren kopurua. Hala, 18.032 laguntza bideratu ziren 2018an.
Miguel Laparra Eskubide Sozialetarako presidenteordeak nabarmendu du bereziki legealdian autonomiaren eta prebentzioaren alorra landu dituztela gehien eta eguneko arreta ere %32 handitu dela.
Larrialdietarako telefonoaren erabilerak ere %45 egin du gora, mendekotasuna dutenei eskaintzen zaien garraioa %48 hazi da eta etxean bertan ematen den arreta zerbitzua ere bikoiztu egin da.
Nafarroan 15.674 herritarrek dute mendekotasunen bat, hau da, herritarren %2,4. Horietatik erdiak emakumeak dira eta 80 urtetik gora dute. Mendekotasun moderatua dute %41ek eta mendekotasun gogorra %38k.