Jakina den bezala, Nafarroako Legebiltzarrak Tokiko Administrazioaren Erreformarako Legea onartu zuen atzo. Udal mapaz aritu gara Xabi Lasa, Toki Administrazioaren Zuzendari Nagusiarekin eta hiru hautetsirekin: Atarrabiako alkate Mikel Oteiza, Agoizko alkate Unai Lako eta Berriobitiko alkateorde Koldo Abrego. Aurrera jarraituz, Iker Vicente, Nafarroako aizkolari txapeldunari ere elkarrizketa egin diogu, Mikel Idoate pilotariaren laguntzarekin. Musikaren tartean, The Icer Company taldeko kantari Iker Zia Irrintzi Dorrera etorri zaigu.