Gara egunkariak 20 urte bete ditu. Egin-en zorra haien bizkar hartzera behartu nahi dituzte. Xehetasunak Martxelo Diaz kazetariak saioaren sarreran. Iruñeko udal solasaldian, aurrekontuen inguruko aldaketez aritu gara lau lagunekin: EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako zinegotzi Edurne Egino. Espioitza teknologikoaz hainbat azalpen eman dizkigu Ainhoa Arano kazetari millennialak. La Chula Potra kantariak Cleopatra diskoa aurkeztu du gurean eta 'Señora Julia' kanta akustikoa abestu du zuzenean. Harkaitz Canok 'Azken aurreko manifestua' emanaldiaren xehetasunak aurreratu dizkigu. Saharatik aste honetan kanporatu duten Iratxo Bakedano ekintzailea ere elkarrizketatu dugu.