‘Kirol Txiki, Esfortzu handi!’ tartean federaziorik ez duen kirol honetaz mintzatu da Mikel Nabarro gazte sakandarrarekin. Udan Herbeeretara joateko asmoa duela esan du, bertan jokatuko den nazioarteko txapelketara.
Honetaz gain joan den asteburuko emaitzen errepasoa eta agenda ekarri dizkigu Nabarrok.
ATLETISMOAN
Melero eta Acereda Nafarroako Kros Motxako Txapeldunak izendatu ziren igandean Altsasun non proba polita ikusteko baina gogorra korrikatzeko izan genuen lokatzarengatik. Benetan Dantzalekun izandako lasterketan lokatzako borrokaldia zirudielako. Ivan Aceredak proba menperatu zuen hasieratik, Ayrton Azcue bigarren izan zen sei segundora eta Beñat Rota hirugarren 20ra. Emakumeen lehia emozio handikoa izan zen bost korrikalari buruan mantendu zirelako azken momentura arte eta Melero azkarrena izan zen. Vanesa Pacha sartu zen bi segundo geroago, eta Alicia Carrera sei segundora iritsi zen.
ATLETISMOAN ere kontatu behar dugu Miren Bartolomek errekor nafar berria ezarri duela. Asteburu honetanFrantziako Nevers herrian izandako lehiaketan Grupompleo Pamplona Atletikoko pertigistak 4 metro eta 12 zentimetroko salto bat egin zuen, hirugarren izan zen eta pistako errekor berria sinatu zuen. Aire Zabalean 4 metro eta berrogeita hamabost zentimetroko marka duenez, espero da errekor berri hau laster gainditzea ere bai.
SNOWRUNNING Larra-Belaguan igandean izandako Nafarroako Snowrunning Txapelketan Alvaro Ramos txapeldun izan zenHasan Ait Chaouren eta Beñat Katarainen aurrean eta neskarik azkarrena 11 kilometroko lasterketa honetan Nuria Dominguez izan zen Irene Guembe eta Rebeca Artieda bere atzean sartuz.
TALDEKAKO KIROLETAN
SASKIBALOIAN garaipen bikoitza berriro Basket Nafarroa Kluba eta Osés Construcción Ardoi garaipenaren bidean mantentzen direlako sendoz. Zizurtarrek Bartzelona Lima Hortari gailendu zien eta jardunaldi emaitzek berriro bigarren posizioan uzten dituzte Celtaren atzean, bi porrot gehiagorekin. Mutil nafarrek ordez, haien multzoko liderrak dira Kantabriako Estela taldeak baino garaipen bat dutelako. Denboraldi bikaina bai neskak, bai mutilak sinatzen ari direna.
EMAKUMEZKO ZELAIKO FUTBOLEAN Mulierrek Berriozar aurreratu du sailkapenean mutiloakoek 0-2 irabazi zituztelako Atletiko Revellinen zelaian. Berriozartarrek hiru gola jaso zituzten Añorgaren etxean. Mulier hamargarren da, Berriozar hamaikagarren puntu bat gutxiagorekin eta Osasuna hirugarren posizioan mantentzen da Bizkerre kanpoan irabazi eta gero. Sailkapeneko buruan Alavesek eta Eibarrek gorritxoek baino sei puntu gehiago dituzte.
ARETO FUTBOLEAN Txantrea sailkapeneko postu altuenetan mantentzen dira Muslera 3-0 irabazteari esker, laugarrenak dira, Bilbok liderrak baino zazpi puntu gutxiagorekin, Orvinak garaipen garrantzitsua lortu zuen etxetik kanpo Ribamontan 3-4 irabaziz eta 9. posizioan kokatu dira, eta Mutilverak ez du amorerik ematen, azken momentura arte borrokatuko du bigarren maila honetan, jardunaldi honetan galdu zuten 1-0 Fervenzaren aurka eta sailkapeneko aurre-azkenak dira.
EMAKUMEZKO ESKUBALOIKO BIGARREN MAILAN bi garaipen eta porrrot bakarra izan genuen. Gurpea Beti-Onak taldeak Castrourdialesi gailendu zion, Lagunak San Adrian gainditu zuen, baina zoritxarrez Loyolak Ermuaren aurka galdu zuen. Gauzak horrela, iruindarrak hamaikagarren posizioan daude, hamalau talde dira, atarrabiakoak zazpigarrenak dira eta haien atzean barañaindarrak daude zortzigarren posizioan bi puntu gutxiagorekin. Postuak aurreratzen ari dira bi hauek. Ikusiko dugu noraino iristen diren hiru talde nafarrak zilarrezko maila honetan.
ERRUGBIAN kontatu behar dugu hiru nafar izan genituela Espainiak Eskoziaren kontra lortutako garaipenean. Saioa Jaurenak, Mayka Brustek eta Maitane Salinasek lagundu zion talde nazionalari 29-24 irabazteko eta garrantzi handiko garaipena da Eskozia Munduko talde hoberenetariko bat delako eta begibistan geratzen delako Espainia maila hobetzen ari dela bi mila eta hogeita batean Zelanda Berrian izango den Munduko Txapelketari begira. Eta dena, nafar emakumeak protagonistak izanda. Harro izateko.
AGENDAN
Urpeko errugbiaren irekitzeko ateak larunbatean 18:00etatik 20:00etara Gelbenzun, Arrosadian.
Larunbatean ere Kopa Euskal Herria Nafarroako Unibertsitateko Igerilekuan goizeko bederatzi t’erdietatik, laurogeita hemezortzi zero bi emakumezko talde nafarra han izanen dugu eta gizonen finala arratsaldeko zazpi eta erdietan izango da, eta emakumeena gaueko bederatziak laurden gutxietan programatuta dago.