Bihar eta etzi aztertuko dute Altsasuko gazteen epaiaren aurkako helegitea. Amaia Izko abokatuak eman dizkigu xehetasunak. Gero eta gertuago dugun elurraz aritu gara Arnaitz Fernandez eguraldi mutilarekin. Kazetarien solasaldian, Berriako Ion Orzaiz eta Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez gurean. Ahal Dugu eta Orain Bai taldeen arteko krisia eta Maravillas Gaztetxea mintzagai. Pentsatzeko txokoan, Hedoi Etxarte idazlea izan dugu errutinaz hizketan. Musika klasikoaren tartean, Iruñeko Orfeoiko zuzendari-maisu Igor Ijurra gurean.