Asteburuko kirol emaitzen errepasoa irratsaioaren lehen zatian: Osasunaren partiduaren analisia egin dute Iñaki Berastegi eta Haritz Paskual kazetariek. Maravillas gaztetxeaz mintzatu gara Gazte Asanbladako kide batekin eta ondoren, tertulia sozialaren tartean, Eguzkiñe Aiesa abokatua eta Iosu Osta irakaslea izan dira gurekin. Amaitzeko Marco Bellizzi jazz musikariarekin batera, Ugandan bizi den Aritz Azparren flautista uhartearra gurean. Afrikako herrialde horretako doinuak entzungai.