Astelehenero legez, Osasunaren azken partiduaren analisia egin digute Iñaki Berastegi eta Eñaut Agirrebengoa kazetariek. Asteburuko bestelako kirol emaitzen berri eman digu Haritz Pascual lankideak. Erresuma Batua, Europar Batasunetik ateratzeko Brexita negoziatu dute Londresek eta Bruselak. Teresa Mayk adostutako plana bihar bozkatuko dute Erresuma Batuko parlamentuan eta ziurrenera atzera botako dute. Brexitaz aritu gara Xabier Agirre filosofoarekin. Musikaren tartean, Ihitz Iriart, musikari zuberotar izan da gure artean. Gaur, Xendarineko Ahizpak taldeaz monografikoa.