Taxoareko Eskolen Arteko Futbol Txapelketan talde euskaldunak nagusitu dira

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 8a, 20:22

Kategoria Mistoan Patxi Larrantzar Ikastetxe Publikoak San Cernin-i irabazi zion finalean eta nesken torneoan Doneztebeko San Migel ikastetxeak kopa lortu zuen finalean San Fermin Ikastolari irabazi eta gero.

Nafarroa osoko 1300 haurrek baino gehiagok hartu dute parte Osasunak antolatutako txapelketa honetan. Partidak abenduaren 23an hasi eta finalak urtarrilaren 7an jokatu ziren.

Lorea Agesta Doneztebe Ikastetxeko ikaslea eta jokalaria eta Arrotxapeko Patxi Larraintzar Ikastetxeko ikasle den Aitor Sueskunekin mintzatu gara.

Honetaz gain gaur Mikel Nabarrok gidatutako ‘Kirol Txiki, Esfortzu Handi!’ tartean asteburuko emaitzarik garrantzitsuenak eta agenda izan ditugu hizpide.

 

ESKUBALOIAN izan duguemakumezko haur kategoriako Nafarroako Selekzioak garaipen historikoa lortu baitzuen atzo Valladoliden izandako Lurralde Arteko Txapelketako finalean Valentziari gailenduz (22-23). Torneo bikaina neska nafarrek sinatu dutena. Soilik lehenengo partidua galdu zuten Kataluniaren aurka. Beste bostak irabazi zituzten. Historikoa da azken Nafarroak urrezko domina irabazi zuelako azkeneko aldiz orain duela 28 urte gazte kategorian. Arrakasta honekin batera azpimarratzekoa da gazte kategoriako neskak ere finalera iritsi zirela, Valentziaren aurka galdu zutela (30-18) baina lortutako zilarrezko domina ere emaitza zoragarria dela. Zorionak eskubaloi nafarrarentzat eta egunero kirol honen alde lan egiten duten pertsona guztientzat!

 

SASKIBALOIAN ere Nafarroako Selekzioak aritu ziren Gabonetan Huelvan izandako haur eta kadete kategoriako Espainiako Txapelketetan.

Zorte txarra edo arrakasta ezberdina izan zuten diotelako jaitsiera bat izan arren, haien helburu nagusiak formakuntza eta harrobia zaintzea direla. Emaitzen ikuspuntutik emakumezko kadeteek kategoria galdu zuten maila mantentzeko Asturiasen aurkako azken partiduan hiru punturengatik galdu eta gero. Hain zuzen ere, kategoria berezitik preferentera jaitsi dira. Kadete kategoriako mutilek 15. posizioan amaitu zuten, eta haurrak, bai neskak, bai mutilak 16ak izan dira. Beno, esan dugun moduan batzuetan emaitzetan apartez, arrakasta beste arloetan bilatu behar dira eta puntu horretan daude beheko kategorietako selekezio nafarrak.

AGENDA

Erremonte Eguberriko Txapelketaren finala datorren larunbatean, hilak 12, Bartzelonako Vall D’Hebron herrian izango da eta ekitaldi hau azpimarratzen dugu joan zen ostiralean finalerdiak jokatu zirelako Labriten jaialdi solidario polit batean. Adanoren aldeko partiduak izan ziren, hau da, Nafarroan minbizia pairatzen duten haurren eta haien familien elkarteari eman zitzaion bildutako dirua eta Urriza eta Urtasun sailkatu ziren final nagusirako. Ekitaldi izugarria izan zen, 2018an zehar Erremonte Fundazioak bere zirkuitu profesionala Nafarroatik kanpo eraman zuealako eta bisitatutako tokietan Gaztela eta Leonen edo Madrilen adibidez, haurren minibiziaren kontra lan egiten duten elkarteei lagundu zietelako ere bai. Gauzak horrela, joan zen ostegunean gehienak bildu ziren Labriten begibistan uzten gure kirolaren gizartearekiko konpromesua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!