Huertas de Peraltako langileek manifestazioak eginen dituzte Iruñean eta Azkoienen

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 31a, 10:58

Huertas de Peraltako langileak greba mugagabean ari dira eta protesta ugari egiten. Abenduaren 26an hasi zuten greba mugagabea bertako langileek zortzi lankide kaleratu ondoren.

Huertas de Peraltako langileak greba mugagabean ari dira eta protesta ugari egiten. Abenduaren 26an hasi zuten greba mugagabea bertako langileek zortzi lankide kaleratu ondoren.

Iazko irailean, langile batzordea osatzeko hauteskundeetan, LABen izenean aurkeztutako migratzaile marokoarrek lortu zituzten jokoan ziren bederatzi ordezkarietatik sei. Orduz geroztik, lan baldintzetan hobekuntzak izan dira enpresan: hainbat kontratu finko bihurtu dira, eta lanaldiak nabarmen murriztu. Baina, tarte honetan, Huerta de Peraltak LABekin lotura zuten lau behargin kaleratu ditu. Hain zuzen, langile horiek berriz hartzeko ekin zioten greba mugagabeari, abenduaren 26an. 

Huertas de Peralta enpresak diru publikoa jasotzen du: 280.000 euro LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Onartezina da langile pobreak sustatzea, nabarmendu dute. Enpresak zein jarrera hartuko duen, zain daude langileak.

Greba mugagabean segitzen dute eta lantokiko atarian protesta eta informazioa zabaltzen. Horrez gain, urtarrilaren 4an elkartasun eguna deitu dute Azkoienen. Huertas de Peralta lantokiaren parean eginen dute protesta eta urtarrilaren 7an astelehenarekin protesta Iruñera ekarriko dute. Manifestazio deia egin dute eguerdiko 12etan udaletxe plazatik.

Joan den ostiralean Iruñean egindako manifestazioaren ondoren, Huertas de Peralta enpresaren atarian egin zuten protesta. Kamioiak sartzea oztopatu nahi izan zuten, eta LAB sindikatuak salatu duenez, lehen egunean bezala, oldartu egin zaizkie foruzainak beharginei. Zaurituak eragin dituzte; horien artean dago Huertas de Peraltako langile batzordeko burua. Liskar horiek direla eta, oldarraldia dela eta, Mari Jose Beaumont Barne Kontseilariaren dimisioa eskatu du LAB sindikatuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!