Iruñerrian nolako trenbide sarea eraiki beharko den aztertzeko informazio txostena eginen dute

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 31a, 09:19

Espainiako Ogasun Ministerioak iragarri du milioi bat euro inbertituko dituela Iruñerriko trenbide zerbitzurako alternatibak ikertzeko. Informazio Ikerketa lan baterako bideratuko dute dirua. Castejon-Altsasu trenbidearekin lotzeko aukerak zeintzuk diren aztertzea litzateke ikerketa lanaren xede nagusietako bat.

Iruñerrian zer nolako trenbidea diseinatu daiketeen aztertu nahi dute: kontuan hartuko lituzkete Europak markartzen duen zabalera, bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko aukera emanen duena izatea, Castejon eta Iruñea lotzea eta aldi berean Euskal Autonomia Erkidegoaren bidearekin bat egitea ere. Trenbide sare berri horrek ekidin egin beharko luke egun Iruñean dagoen buklea, irtenbidea eman beharko lioke. Izan ere, hori ezabatu ezean ez luke Iruñean aukerarik izanen gehiago hazteko eta garatzeko.

Espainiako Ogasun Ministerioak jasotakoaren arabera, ikerlan horrek adierazi beharko luke trenbide sarea nola eta nondik iritsiko litzatekeen hiriburura, alegia Iruñera eta gainerako hiriak nola zeharkatuko lituzkeen. Mahai gainean jarritako zenbait alternatibek jasotzen zuten gainera industriaguneekin lotura izatea hala nola logistikarako guneekin ere. Modu horretan, beharrezkoa litzateke geldiune gehiago sortzea bai salgaietarako zein erabiltzaileentzako ere.

Landabenen, Noainen eta Garraioaren Hirian sortu den arazoari irtenbidea ematea ere bada helburu. Hiru gune horietako beharrei erantzun egokia ematea izanen dute xede. Ikuspegi orokor batetik alternatiba guztiak aztertuko dira eta bataren edo bestearen alde egin baino lehen ekonomikoki, ingurumen ikuspegitik edota sozioekonomikotik dituzten indarguneak eta ahulguneak izanen dira erabakigarri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!