Negua hasi aurreko ekaitz gogorra. Atzo, Ahal Dugu-Orain Bai taldeko kideek, Podemos alderdiko parlamentari ofizialistak, Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saez talde parlamentariotik kanporatzea erabaki zuten. Nafarroako Ahal Dugu-Podemos alderdiko idazkari nagusi Eduardo Santos eta Diario de Noticias egunkariko kazetari Ibai Fernandez elkarrizketatu ditugu. Negua hasi aurretik, eguraldiari buruzko solasaldia ere. Udazkenaren balantzea egiteko, AEMETeko zuzendari Pello Oria, Arnaitz Fernandez eta Mikel Lasarte meteorologia adituak izan dira gurean. Gabonetako dietaz aritu zaigu Mikel Idoate kirolaria. Hatortxu Rock jaialdiaren xehetasunak eman dizkigu Aitor Agirrezabal antolatzaileak. Bartzelonan Espainiako Ministro Kontseilua, gaur. Hainbat elkarretaratze deitu dituzte autodeterminazioa aldarrikatzeko. Mikel Lizaso kazetariak azken orduko albisteak helarazi dizkigu Kataluniatik. Euskara eta Iruñea izeneko bisita gidatuaren cicerone berezia, Kike Diez de Ultzurrun elkarrizketatu dugu saioaren amaieran.