Lanean ari diren baina pobreak direnei laguntza ematen die Paris 365 ekimenak

Euskalerria Irratia 2018ko abenduaren 12a

Babes sindikala jaso dute gaur Paris 365 ekimeneko kideek kanpaina berrirako.

Krisi ekonomiko eta sozialak utzi dituen ondorioen artean horixe da bat: lanpostu prekarioak nonahi agertu direla. Paris 365 Jantoki Solidarioak antzeman du egoera hori. Gero eta gehiago dira eurengana laguntza eske doazenak, nahiz eta lanpostu batean aritu. 

Fenomeno berri baten aurrean gaude: lan egiten duten pertsonak baina pobre izaten segitzen dutenak. Krisi ekonomiko eta sozialak utzi dituen ondorioen artean horixe da bat: lanpostu prekarioak nonahi agertu direla. Paris 365 Jantoki Solidarioak antzeman du egoera hori. Gero eta gehiago dira eurengana laguntza eske doazenak, nahiz eta lanpostu batean aritu.

Behar handia duen jendea dagoelako laguntza eskatu du Paris 365 ekimenak. Gizarte eragile eta sindikatuen babesarekin, dirua biltzeko kanpaina jarri du martxan. Sare sozialen bidez jaso nahi du jendearen babes ekonomikoa, baita Paris365.org webgunearen bidez ere. Gero, Paris 365era  laguntza eske doazenei elikagai bidez, aterpe bidez edo behar duen laguntzari erantzuna emateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!