Aurten bosgarrenez eta azken bi asteetan izan dira bi aldiz Bardea bonbardatzen. Tiro poligonoan ariko da Espainiako armada ariketa militarrak egiten eta benetako munizioa, benetako bonbak jaurtiko dituzte. Abenduaren 4 eta 5ean egin zituzten leheneago eta gaurko iragarria dago beste maniobra sorta bat. Bardeak Libre izeneko plataformak salatu du Bardea Parke Naturala dela eta armadaren erabilera lehenesten dutela ingurumenaren kaltearen gainetik. Azken asteotan jakin da gainera 2028ra arteko kontratu blindatua erdietsi dezakeela Defentsa Ministerioak Bardeako Bartzordearekin. Urtero bideratzen zaion dirua bikoiztu eginen duela ere jaso zen ohar bidez: Ministerioak zazpi milioi euro ordaintzen zizkion orain arte Bardeako Batzordeari tiro poligonoaren erabileraren truke eta heldu den urtetik aurrera eta 2028. urtera arte hamalau milioi emanen dizkio urtero.