Urritik abendura lana doan egiten ari dira etxebizitzak eta bestelako eraikinak garbitzen aritzen diren emakumeak (emakumeak dira gehienak sektore horretan %95 eta gehienak lanaldi partzialarekin ari dira %70). Izan ere, alderaketa eginez kaleak garbitzen aritzen direnekin (gizonak dira langileen %80 gehienak lanaldi osoz ari dira) 2.803 euro gutxiago jasotzen dute. Alegia, bi hilabeteri dagokion soldata litzateke eta horrek esan nahi du urteko azken bi hilak kobratu gabe aritzen direla lanean. Soldata-arrakala horrekin amaitzeko proposamena egin du ELA sindikatuak.
|
|
Iruñeko kale-garbiketa |
Eraikin, etxe eta lokaletako garbiketa |
ALDEA |
|
Urteko soldata |
21.980* € |
19.177 € |
2.803 € |
|
Urteko lanaldia |
1.600 ordu |
1.673'33 ordu |
73'33 ordu |
|
Soldata orduko |
13'74 €/orduko |
11'46 €/orduko |
%16,58 |
Soldata-arrakala %16,58koa da, kontuan hartu gabe atsedenaldiaren eragina, karrika-garbitzaileei ordaintzen zaiena, ezta eraikinetako garbikuntzako kontratuen partzialtasuna ere, nahiz eta horrek soldatetan benetako eragina izan.
Bi sektoreen artean dauden aldeak kontuan harturik, erran dezakegu eraikin eta lokaletako emakume garbitzaileek, karrika-garbitzaileekin alderatuz, dohainik lan egiten dutela urtero urriaren 26tik goiti urtea bukatu arte.
Garbikuntzan dagoen soldata-arrakala hori ezabatze aldera, ELAk hurrengo neurri hauek proposatzen ditu:
- Soldatak parekatzea hitzarmenaren indarraldian zehar.
- Antzinatasuna hitzarmenaren 16 ordainsarietan berreskuratzea.
- Urteko lanaldia 1615 ordura jaistea.
- Baja-egoeran soldata berbera jasotzea.
- Langilea ordeztea bajetan eta laneratzen ez den gainerako kasuetan.
- Enplegu-hobekuntzaren sistema bat ezartzea, lantokietan hutsik geratzen diren postuak prozedura objektibo batez betetzeko aukera emanez.