Kalera irtengo dira pentsionistak larunbat honetan

Euskalerria Irratia 2018ko abenduaren 12a

Kale agerraldi indartsua egin nahi dute pentsionistek aurrekontuen negoziazioa ematen ari den garaian. Baztertuak sentitzen dira eta azaldu dutenez, gizarte guztiaren onurako zuzendutako aldarrikapena da beraiena. Datorren abenduaren 15ean, larunbatean, arratsaldeko 5etan manifestazioa eginen dute ANAPEN, ANAP, LAB PENTSIODUNAK, LACARRA, PENTSIONISTAK MARTXAN eta SASOIA taldeek deituta

Pentsio plan pribatuen aldeko apostuaren kontra eta pentsio sistema publiko eta propio baten alde egiten dute. Momentuz 900eurotan ezartzen dute, duintasunez bizi ahal izateko gutxiengo pentsio eskaria bainan beren helburua Europako Gutun Sozialak ezarritako 1.080 eurotara iritsi nahi dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!