Eraildako emakumeen izenak banan-banan irakurri dituzte Gazteluko plazako elkarretaratzean. Euren omenez izar moreak zintzilikatu dituzte eguberrietako zuhaitzean. Eta oihu egin dute 2016ko sanferminetan izandako erasoa bortxaketa izan zela adierazteko eta ez abusua. Lunes Lilas eta Andrea elkarteek deituta jendetza batu zen atzo protestan.
Bideoa: ahotsa.info