Pertsona bat hil da eta beste hiru zauritu dira, horietako bat, larri, hainbat ibilgailuren arteko zirkulazio istripu baten ondorioz, Donezteben. Foru Gobernuak jakinarazi duenez, ezbeharra 19:35ean jazo da, N-121-A errepidean. Ordu horretan, bi autok aurrez aurre talka egin dute, eta, ondoren, beste bi ibilgailuk ere egin dute.
Larri zauritu den pertsona 35 urteko gizonezkoa da. Hildakoa 48 urteko gizona.