'Ez da abusua, bortxaketa da'. Lelo horrekin elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako, Iruñean. Lunes lilas taldeko kide Iurre Calixtok eman dizkigu xehetasunak. Asteburuko kirol emaitzez eta bereziki, Osasunak atzo Albaceten jokatu zuen partiduaz ere aritu gara. Teknologia eta zientziaren atalean, Aitor Zandueta Makilakixki biologoa gure artean. Musikaren tartean, Ihitz Iriart abeslariaren eskutik, Flavia Coelho musikari brasildarraren inguruko monografikoa.